XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andresek begi onez ikusten zuen bi gazteen arteko harreman hura.

Bi urte doi ziren Martin Ameriketara heldu zela.

Martinek Miamiko jantoki ederrenetako batera gonbidatu zuen Begoña.

Kafe garaia heldu zitzaienean, Martinek Begoñaren esku gainean jarri zuen berea.

Dardarka zegoen.

-Begoña... Zera esan nahi dizut...

-Bai?

-Zera... Maitasunaren dardara al da nik sentitzen dudan barneko har gozo hau? atera zitzaion arrapaladan egun osoan entsaiatutako esaldia.

Berehala ezkondu ziren eta Andres Perez de Rozas-ek, Begoñaren aitak, semetzat hartu zuen Martin.

Begoña, ikasketak amaitu berri, klinika batean ari zen lanean.

Martinek, berriz, mundu honetan ongien egiten zekienari segitu zion, bere pilotari famaren eta kontu korrontearen mesedetan.

Bolada luze batez ez zen haren bizitzan inolako lausorik izan, harik eta egun batez kapela beltzeko gizon trajedun bat frontoiko aldagelara sartu zitzaion arte.

Partidua hogeita zazpigarren tantora helduta zegoen, eta Martinen kontrarioek ez zituzten artean zazpi tanto baino egin.

Gizon trajedunak hamar dolarretako sorta bat jarri zion Martini eskuan:

-Diru apur bat jokatua dut zure kontra, Lasa.

-Ez nuke galdu nahi.

Martinek ez zuen tongoa onartu eta, hiraz erotutik, etorritako bidetik bidali zuen trajeduna.

Ur trago luze bat edan eta frontoira itzuli zen berriro, partidua ahalik eta azkarren bukatu eta gertatutakoa ahazteko gogoz.

Partiduari ekin zioten berriro.